Aurkezpena
ZER DA?

Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa Barakaldoko Udalak kudeatzen duen ekipamendua da, eta Ezagutu Barakaldo proiektu hezitzaile eta kulturalaren barnean dago. Interpretatu eta erakusteko Zentro hau, guztiontzakoa da eta landa gune natural batean dago ondo zaindurik, El Regato-n, hain zuzen ere. Hor, ikus-entzunezko, taula, maketa, bideo, eta abarren bidez, alde fisiko, natural eta historikorik garrantzitsuenak ezagutarazten dizkieten edukiak erakutsiko zaizkie bisitariei; adibidez, bertoko biztanleen bizimodu eta ohiturak.


NOLA BISITATU ZENTROA


Erakusketen edukia, interesa duen edozeinek bisitatzeko eginda dago; eta ez da beharrezko gaiari buruzko inolako ezagutzarik. Zentroak bisitaldi gidatuzko zerbitzua du, euskaraz zein gazteleraz..


NORENTZAT DA?


Zentroa, Barakaldo eta bere inguruneari buruzko jakinmina duten bizilagun guztiei dago zuzenduta. Talde eta erakunde kulturalei eta aisialdikoei ere zuzenduta dago; baita beste arlo batzuk lantzen dituzten erakundeei ere (hezkuntza zentroak, …), adin mugarik gabe.